Realaren bigarren taldeak porrota jaso du Atletico de Madrid Bren aurka Zubietan. Iosu Diazen taldeak partida osoan zehar lehiatu eta bere aukerak bilatu ditu, baina kanpoko taldeak hobeto aprobetxatu ditu izandako abaguneak hiru puntuak eskuratzeko.
Partida susto batekin hasi da txuri-urdinentzat. Lehen minutuan, Atletico de Madridek penaltia izan du alde, baina Ugartemendiak jaurtitzailearen asmoa igarri eta jaurtiketa gelditu du, markagailuko berdinketari eutsiz. Hortik aurrera, bi taldeek aurkariaren areara iristea bilatu dute sarri, baina aukera garbirik sortu gabe. Madrilgo taldeak zertxobait gehiago izan du jokoaren kontrola eta, lehen zatiaren azken txanpan, saria aurkitu du. Falta baten aldaratzea jaso ondoren, Galvezek baloia hartu eta zuzenean eskuadrara bidali du Atletico de Madrid aurretik jartzeko. Realak atsedenaldira iritsi aurretik erreakzionatu nahi izan du, baina markagailua ez da mugitu eta kanpoko taldea abantailarekin joan da aldageletara.
Reala hobeto zelairatu da aldageletatik, pauso bat aurrera eman eta aurkariaren atea gehiagotan bilatuz. Hala ere, txuri-urdinak ondoen zeudenean, Ugartemendiaren geldiketa bikain baten ondoren, Rocíok aldaratzea baliatu du Atletico de Madriden abantaila handitzeko. Bigarren gola jaso arren, donostiarrek ez dute amore eman eta aurkariaren atearen bila jarraitu dute. Realak hiru aukera jarraian ere izan ditu aldea murrizteko, baina ez du horietako bat bera ere baliatzea lortu. Txuri-urdinek amaierara arte jarraitu dute saiatzen, baina ezin izan dute markagailua mugitu.
Txuri-urdinek amaierara arte saiatu dira partidaren norabidea aldatzeko asmoz, baina ezin izan diote markagailuari buelta eman. Datorren astean, Realak Tenerifera bidaiatuko du Real Unión de Tenerife Santa Cruzen aurka jokatzeko, berriro puntuak batzeko helburuarekin.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Ugartemendia, González (Vidal, min. 71), Matilde (Urdampilleta, min. 76), Soroa, Etxebeste (K), Casamayor (Mostajo, min. 65), Esteberena, Zunzunegi, Aranburu (Gorrochategui, min.76), Arrondo, Mugabure (Murillo, min.65’).
Atlético de Madrid B: Cifuentes, Gallinas, N. Ortega, De la Cruz, Galvez, Barrios, Leyre, Indias, López, Checa, Gómez (K).
Golak: 0-1: Galvez, min. 30; 0-2: Rocío, min.69
Epailea: Suarez González. Etxeko Etxeberria zigortu du.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin