Txapelketako lehen zazpi jardunaldiak jokatu ostean, Realak Mestallan lortutako garaipenak utzitako aho-zapore onarekin hartu du ligako etenaldia. Ligaren hasiera honek, gainera, taldearen errendimendu fisikoari buruzko datu interesgarriak utzi dizkigu, nabarmentzeko modukoak.
LaLigako partiden analisi teknikorako, bideorako eta datuetarako plataforma ofiziala den Mediacoachen datu ofizialen arabera, txuri-urdinek lehen jardunaldi hauetan erakutsi dute alor fisikoetan talde onenetako bat direla. Intentsitate handian (21 km/h-tik gora) jokalariek egindako distantziei buruzko grafikoek eta datuek bigarren postuan kokatzen dute Reala, FC Barcelonaren atzetik soilik eta gainerako taldeetatik oso aurretik. Matarazzoren taldeak, batez beste, 7,236 kilometro egiten ditu partida bakoitzeko intentsitate handiko esprintetan (21 km/h-tik gora). Neurketa bakoitzean, gure jokalariek 405 esprint egiten dituzte abiadura horretatik gora.
Datu horiek intentsitate handieneko esprintetan ere errepikatzen dira, hau da, 24 km/h-tik gorakoetan. Sailkapen horretan ere bigarren postuan dago Reala, blaugranen atzetik, eta batez beste 3,866 kilometro egiten ditu partida bakoitzeko intentsitate maximo horretan. Jokalariek 200 aldiz gainditzen dute abiadura hori partida bakoitzean.
Datu horiek txuri-urdinek alderdi fisikoan duten gaitasuna erakusten dute, bereziki ahalik eta gehien eman eta indarrak azken muturreraino eraman behar direnean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin