EMAKUMEZKOEN LEHEN TALDEAREN ERREKUPERAZIO-HORNITZAILE OFIZIALA

Rebootsekin lankidetza-akordioa

Real Sociedadek lankidetza-akordioa lortu du Reboots markarekin. Kirolarientzako presoterapia eta krioterapia soluzioetan espezializatutako marka da, eta emakumezkoen lehen taldearen hornitzaile ofizial gisa batuko da. Akordioari esker, jokalariek markaren ekipamendu espezifikoa izango dute errekuperazio-prozesuetarako.

Garbiñe Etxeberriak, Realeko emakumezkoen egituraren arduradunak, lankidetza honen balioa nabarmendu du: «Lankidetza honek ahalik eta mailarik onenean aritzen lagunduko digu. Reboots lehen taldearen errekuperazio-sponsor gisa izatea oso lagungarria izango zaigu denboraldi honetan».

Bestalde, Bart Morenok, Rebootsen Espainiako Country Manager-ak, adierazi du: «Oso harro nago Realeko emakumezkoen lehen taldearekin lankidetza hau sinatu ahal izateaz. Errekuperazioa errendimenduaren funtsezko atal bat da, eta, aliantza honen bidez, presoterapia eta krioterapia teknologia jokalarien eskura jartzen dugu, Europa Cup bezalako erronkaz beteriko urte batean».

Horrela, Reboots emakumezkoen lehen taldearen egunerokoan sartuko da, jokalariei prestakuntzan laguntzeko eta denboraldiari baldintza onenetan aurre egiten lagunduko dieten tresnak eskaintzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!