Reala Zubietara itzuliko da larunbat honetan, ligako lehiari berriro heltzeko. Txuri-urdinek Real Madrid hartuko dute 12:00etatik aurrera, Liga F-ko bosgarren jardunaldiko neurketan.
Gorka Álvarezen taldeak beste hitzordu zorrotz bati egingo dio aurre, UEFA Women’s Europa Cup-en estreinakoa jokatu eta egun gutxira. Realak golik gabeko berdinketa lortu zuen Edinburgon Heart of Midlothianen aurka, aukera garbienak sortu eta garaipena eskuratzeko gertu egon zen neurketa batean. Orain, ordea, txapelketa aldatu eta arreta guztia ligan jartzeko unea da.
Txuri-urdinek azken partidetan erakutsitako sentsazio onei jarraipena eman nahi diete, eta Zubietan sendo agertu berriro. Badalonaren aurka azken jardunaldian berdindu ostean, taldeak hazten jarraitu eta beste urrats bat egin nahi du ligako aurkari zorrotzenetako baten aurrean.
Real Madrid izango dute aurrez aurre, Liga F-ko bosgarren jardunaldi honetan. Exijentzia handiko beste erronka bat izango da Realarentzat, nortasunez lehiatu, azken partidetan erakutsitako sendotasunari eutsi eta etxean jokatzeak ematen duen bultzada baliatu nahi baitu.
Egutegiak ez du etenik. Europak egun batzuk itxaron beharko ditu; orain, begirada guztiak Liga F-ra eta Zubietan datorren erronka berrira zuzentzeko garaia da.
Aurrera, Reala!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin