Real Unión de Tenerife 1-0 Real Sociedad B

Porrota gol bakar batengatik

Gure bigarren taldeak gol bakar batengatik galdu du gaur eguerdian Real Unión Teneriferen aurka, nagusitasunik erakutsi ezin izan duen eta aurkariaren atera argitasunez iristea lortu ez duen partida batean. Lehen zatian, etxekoek izan dituzte aukerarik arriskutsuenak, Yarimaren eta Andrearen hurbilketekin, baina Mendiburuk ezin hobe erantzun die eraso guztiei. Donostiarrak ere saiatu dira banakako jokaldien bidez, baina ez dute arrakasta handirik izan.

Bigarren zatian, tenerifetarrek erasotzen eta etengabe iristen jarraitu dute. Mendiburuk Andrearen jaurtiketa bikaina gelditu du, baina aurrelariaren hurrengo errematean ezin izan du ezer egin eta baloia sare barrura joan da. Porrota gure bigarren taldearentzat; gogor eutsi dio berdinketari bigarren zatira arte, baina ezin izan du punturik etxera ekarri. Hurrengo jardunaldian, bolada onera itzultzen saiatuko dira etxean Levanteren aurka.

Fitxa teknikoa:

Real Unión de Tenerife: Siuraneta, Ramos (M. Hernández, min. 90), Moe, Cortes, Laura, Rodríguez, Sánchez (I. Real, min. 79), Cintia H., Vázquez (kap.), Andrea L. (Toro, min. 84) eta Yarima F.

Real Sociedad B: Mendiburu, Etxeberria, Esteberena, Soroa (Vidal, min. 82), Etxebeste (kap.), Zunzunegui (Casamayor, min. 82), Urdampilleta, Aranburu (Gorrachategui, min. 67), Mugabure (Arrondo, min. 59), Murillo (Mostajo, min. 59) eta Isasisasmendi.

Gola: 1-0: Andrea L., min. 63.

Epailea: María Morillo. Txartel horia atera die etxeko Cintia H. eta I.Reali eta kanpoko Soroa eta Zunzuneguiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!