CD DERIO 0-0 REAL C

Merezimendu handiko berdinketa

Real C-k puntu oso landua lortu du ligako lehen jardunaldian Derioren aurka Ibaiondon. Lehen zatia etxekoen aldeko bi penaltiek markatu dute, bien artean hiru minutuko tartearekin. Galileak horietako bat gelditu du, eta bestea kanpora joan da, txuri-urdinen itxaropenak mantenduz. Atsedenaldirako gutxi falta zenean, Arana, lehen penaltia eragin ondoren txartel horia ikusi duenak, kanporatua izan da beste bat jasotzeagatik, gipuzkoarren zorigatzerako.

Bigarren zatian, donostiarrek zuten guztiarekin estutu dute emaitza mantentzeko eta eutsi egin diote talde bizkaitarraren etengabeko erasoei. Bikain lehiatuz, gure bigarren filialak atea hutsean mantentzea lortu du, berdinketa erdiesteko. Puntu oso baliotsua txapelketa hasteko, taldearen izaera, ahalegina eta sakrifizio gaitasuna erakusten duena. Hurrengo jardunaldian, txuri-urdinek Lagun Onak taldea izango dute aurkari Zubietan.

Fitxa teknikoa:

CD Derio: Mikel Jayo, U. Martínez, E. Calderón (Esparza, min. 77), E. García (Baig, min. 62), Eskurza (Saralegui, min. 87), Boada, Egilegor (kap.), De Urbina (Moral, min. 87), De Mendibil, Santamaría eta Á. Fernández (Carreras, min. 62).

Real C: Galilea, Isasa, Alberro, Larrañaga, Arana, Mariño, Ezkerra, D. López (Ugalde, min. 46), Nebreda (X. Fernández, min. 70), Elcano (kap.) eta Garitaonaindia (Chávez, min. 75).

Epailea: Jon Elorza. Txartel horia atera die etxeko Baig eta Egilegorri eta kanpoko Alberro, Larrañaga, Galilea, Nebreda eta Ugalderi. Kanpoko Arana kanporatu du bi txartel hori erakutsi ondoren (min. 43).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!