ZALEAK HASI DIRA KOPAREKIN ARGAZKIAK ATERATZEN

Abian da ‘Zure argazkia Koparekin’

Abian da dagoeneko ‘Zure argazkia Koparekin’ ekimena Anoetan. Goizean goizetik, lehen zaleak estadiora hurbildu dira joan den apirilaren 18an Sevillan irabazitako garaikurrarekin argazkiak doan ateratzera.

Gaur goizean hurbildu direnek beste oroigarri bat eskuratu ahal izan dute Koparekin batera, ilusioz betetako lehen jardunaldi honetan. Erakusketa urriaren 12ra arte, astelehena, egongo da zabalik, 20:00ak arte.

Ordutegia: ostegunean, ostiralean eta astelehenean, 10:00etatik 20:00etara; larunbatean, 10:00etatik 13:00etara. Igandean, urriaren 11n, erakusketa itxita egongo da, Anoetan jokatuko den partida dela eta.

Anoetako iparraldeko aparkalekura sartzeko arrapalatik sartu beharko da, denda ofizialaren ondotik. Bisitariek arrapala horretatik jaitsi beharko dute zelaira iristeko. Behin bertan, hegaleko marraren ondotik joango dira aldageletako tuneleko irteeraren parean egon arte. Gure armarriaren ondoan, Kopa gertutik ikusteko eta harekin nahi adina argazki ateratzeko aukera izango dute. Ondoren, hegoaldeko aparkalekura, alegia, miniestadioaren ondora, doan arrapalatik aterako dira.








En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas en los canales de comunicación oficiales del CLUB, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!